Lehenik, agur bero bat Gotitxea landa etxetik, zuentzat prest egonda urte osoan zehar!
Gure etxea harriz, forjaz, zurez eta lurrez , eraikita dago. Orain dela gutxi berrabildu genuen, estilo eta apainketa propioa mantenduz; eta ahal den erosoena izan zedin.
Belascoian (120 biztanle) herriaren erdian kokaturik dago, Arga ibaiaren bazterrean.
Etxeak 220 m2 ditu , hiru solairuetan banaturik. Behe solairuan joku gela bat dago, baita liburutegi txiki bat eta musika entzuteko tresna ere(CD-a) duzue. Logela bat, bainugela bat, sukaldea eta, tximinia, DVD, TV, etabar duen egongela bat, osatzen dute lehenengo solairua. Teilatondoan, bi gela, beste bainu bat eta zabala den terraza bat bere barbakoa, mahai eta aulkiekin aurki ditzakezue.
Bai ingurugiroa, baita herriak dituen bista ederrak ere aproposagoak ezin dira izan, lanpetasun, nekea eta lehiatik ihes egiten duen edonorentzat, lasaitasuna baitago batik bat.
Herriaren kokapena egokia eta erosoa da. Iruñatik gertu dagoelako (15 km) eta A -12 eta A – 15 Autobiekin duen lotura ona delako, beraz nahi duenak ateraldiak egin ditzake Nafarroa eta alboko probintzia osoetan zehar. |
|